Kategoria: Bestelako berriak

Urtero errege magoek ekartzen dituzten ezustekoez gain, aurten kabalgako protagonista izateko aukera nesken taldeko hiru jokalarik izan dute, Meltxor, Gastar eta Baltasar errepresentatuz.

Eibarko Udalak Avia Eibar Rugby taldeari erregeen kabalgatan parte hartzeko aukera ezin hobea eskaini zion. Naiara Tximeno, Maria Ormaetxea eta Oraçao Sambu izan ziren erregina urtarrilaren 5ko arratsalde osoan zehar.
Ikustera gerturatu ziren guztiei goxokiak banatuz, ilusioz beteriko arratsaldea izan zen.
Urtero lez, kabalgatak herri guztia gurutzatu zuen bere ibilbidea Eibarko udaletxean amaituz, ume guztien azken gutunak jasotzeko.

Eibar Rugby taldeak udala eskertu nahi du gugan jarritako konfiantzagatik eta emandako aukeragatik. Plazer bat izan da bertan parte hartu ahal izatea!

Azken albisteak