Kategoria: Senior Mutilak B

Urriak 6 larunbata, Avia Eibar RT B-k bigarren partida jolastu zuten unben Funes Rugby-ren aurka. Partidua eguraldi onarekin hasi zen baina aurrera joan ahala okertzen joan zen haizea hasiz. Partidua gogorra aurreikusten zen, Funesen aurrelari indartsuengatik, baina bigarren taldeko mutilak partuduari aurre egiteko zihurtasunarekin irten ziren eta hasieratik aurre egiten jakin zuten. Nahiz eta Funesen melea eta toucha oso indartsua izan eibartarrek partidua irakurtzen jakin zuten eta eta jokoari aurre egitea lortu zuten entseguak eginez aurkarien akatsetaz baliatuz. Partidu hasieran, gure mutilek linearen jokaldi batengatik ensayatu zuten, urrengoak aldiz talde guztiaren elkarlanaren ondorioz lortu zuten. Atsedenaldian markagailua 22-0 an zegoen eta horrela bonusa lortu zuten.

 

Bigarren zatian hiru aldaketak egin ostean, eibartarrak jokoarekin jarraitu zuten eta aurkarien defentsa pasatzea lortu zuten. Partiduko azken minutuetan, Funesek ensayo bat lortu zuen defentsako akats baten ondorioz, golpe azkar bat aprobetxatuz ensayo marratik gertu. Bigarren ensayoa azkenengo jokaldian egin zuten, aurrelarien lan gogorrari esker, hainbat jokaldi egin ondoren ensayo marratik gertu. Azken batean partida oso polita izan zen ikusteko, eta afizionatuak hainbat aldiz jarlekuetatik jaitzea eraginez.

Hurrengo partidua Irunen jokatuko da Txingudiren aurka larunbata 20 arratsaldeko 17:00tan.

Azken albisteak