AVIA EIBAR R.T. sub18 Uribealdearen aurka aritu zen larunbatean Unbeko zelaian. Etxekoek talde osoa zuten prest partidurako, baina bizkaitarrek talde indartsua eta jokalari gehiago ekarri zuten, aldaketak egiteko aukera handiagoa izanik.
Norgehiagokaren hasiera orekatua izan zen, baina armaginek egindako hiru akatsen ondorioz, Uribealdea aurretik jarri zen markagailuan. Eibartarrek oso indartsu ibili ziren defentsan, baina denbora aurrera egin ahala, nekea agertzen hasi zen, eta partiduaren amaieran Uribealdearen nagusitasuna erabatekoa izan zen.
Azken albisteak