AVIA EIBAR R.T. SUB18k erronka zaila zuen larunbatean Arrasaten, sailkapeneko goikaldeko ekipo baten aurka norgehiagoka bait zuen.
Eibartarrek lehen zati on bat burutu zuten, eta baloiaren jabe izan ziren denbora luzez. Hala ere, eskarmentu falta eta akats petsonalen ondorioz, 3 entsegu aurka zituela iritsi zen atsedenaldira.
Bigarren zatian, nekea agertu zen armaginen artean, hasieratik jokalari bat gutxiagorekin aritzen zirenak. Amaieran, markagailuak 54-0 emaitza erakutsi zuen.
Partidu ona Arrasatekoek jokatutakoa, eta hirugarren denbora hobeagoa, bukaeran eskaini zutena.
Azken albisteak