AVIA EIBAR R.T. sub16k Uribealdea izan zuen aurrean larunbatean Unbeko zelaian. Armaginek aldaketak egiteko mugatuta zirela jokatu zuten, 15 jokalari baino ez baitzeukaten partidurako.
Eibarren jokua hobera egiten duela ikusi genuen, batez ere erasoan. Aldiz, defentsan ahulezia handiagoa erakutsi zuen taldeak. Jokalariek laguntza handia eman zioten elkarri, nahiz eta batzuetan hartutako erabakiak okerrak izan, eta baloiak galdu zituzten beste taldekide bati ez pasatzegatik. Eskarmentua hartu ahala, horrelako akatsak murrizten joango dira, duda barik.
Partiduaren amaieran, Uribealdea aurretik geratu zen markagailuan, baina bizkaitarrekin jokatutako azken partiduan izandako alde askoz txikiagoarekin.