Kategoria: Akademia ERT

AVIA EIBAR R.T. sub16-k IRUÑA-rekin jokatu zuen larunbat eguerdian Unbe-ko zelaian. Partidaren lehenengo 10 minutuak nahiko parekatuak izan ziren, baina hortik aurrera armaginak lozorroan sartu ziren, eta nafarrek aukera aprobetxatu zuten markagailuan gora joateko.

Atsedenaldira iristeko 10 minuto falta zirela, eibartarrak martxan ipini ziren, eta  aurrelariak erasoan hasi ziren. Baloi asko eskuratu zuten linean,  eta ondo aritu ziren mele jokaldietan.

Partida 12 jokalarirekin egin zen, flanker eta atzelari gabe, eta zelai osoan jokatu zen. Seguraski, baldintza hauek eragina izan zuten partidaren emaitzan.

Hala ere, aurreko astean At. San Sebastian-en aurka jokatu zuten partidarekin konparatuta, Eibarren jokua nabarmen hobetu zen oraingoan. Edozein kasutan, oraindik lan asko egin behar dela agerian  geratu zen. Halaber, jokalariek bere buruan daukaten konfidantza indartzeko beharra ikusi zen. Izan ere, gogoa erakusten dutenean eta gauzak egiteari ekiten diotenean, taldearen jokua aldatzen da erabat.

 

 

 

 

 

Azken albisteak