AVIA EIBAR R.T. SUB 18k eta RUGBY CLUB RIOJAk aurrez aurre lehiatu ziren larunbatean Donostian jokatutako norgehiagokan. Partudu hau Unbe jokatzekoa zen, baina Samoa eta Estatu Batuetako selekzioek Donostian ospatu behar zuten nazioarteko partidua zela-eta, lekua aldatzea erabaki zen. Izan ere, bai Errioxako, bai Eibarko errugbilari askok, ez zuten Anoetako festa galdu nahi.
Eibarrek 2 jokalari gutxiago eta 3 sub16 zituela hasi zen norgehiagoka, eta errioxarrek ederto aprobetxatu zuten abantaila markagailuan gora joateko. Gainera, Gerriak sufritu zuen lesioaren ondoren beste jokalari bat gutxiagorekin geratu zen ekipoa.
Hala eta guztiz ere, atsedenaren ostean, eibartarrek aurrerago joan ziren zelaian. Hainbat baloi errekuperatu eta entsegu pare bat ere burutu egin zuten. Dena dela, errioxarren nagusitasuna erabatekoa zen partiduaren amaieran.