Kategoria: Bestelako berriak

 

Eibartarrak aldez aurretik, partidu zaila eta garrantzitsua zena, nabarmendu egin dira. Alde batetik, ligaren klasifikazioan bigarren postua ziurtatzeko eta bestetik, kontrakoen zailtasuna zela kontuan izanda. Elurra zela eta atzeratutako partida hau, atzo, domekan, Gamarrako zelaian, Gazteizen jokatu zen goizeko 11:30.

Aste honetan bi jokalari berriekin debuta egin zuen eibarrek, Maitane eta Elena, rugby jolasean jada esperimentatuak. Partidu garrantzitsua izanda eibartarrak kontzentrazio askorekin atera zen zelaira.
Lehengo denboran, zelaiaren egoera ez onak eraginda zailatsun handiz mugitzen zen baloia. Defentsan aritu ziren ia partidu osoa, eta landutako teknika defentsiboak erabat eraginkorrak izan zirela nabarmendu zen. Eta honi esker, Gaztedik ez zuen entsegua editerik lortu; aldiz, eibartarren enseguarekin amaitutzat eman zen lehengo zatia.

Bigarren zatian, bi taldeen arteko intentsitatea jarraitu zuen, eta nesken kontzentrazio maila ezin hobeagiarekin. Errugby asko ikusi zen eta, zaiakera askoren ondoren Gaztedik berdinketa lortu zuen, eta azkenengo segunduan haien beste entsegu batekin bukatzat eman zen partida. Guztira 3 entsegu, eta 12-5 amaituz. Galdu arren Eibarrek bonus defentsiboak lortu zituen!!

Tentsioz beteriko partida, ederto jolastuta, helburu asko lortuz!. Avia Eibar Rugby Neskak bigarren fasean sartzea lortu dute, Ohorezko B maila igotzeko jokatuz. LAN OSO ONA NESKAK! ZORIONAK!

Azken albisteak