Apirilaren 6an, larunbatean, ospatu ziren lagun arteko hiru partidak, Altamiran, Ordiziako zelaian. Ordizia Eibar Avia B-rekin batera eta Bera-Bera izan ziren euskal taldeak, bestalde Majadahonda zegoen, Madrildarra.
30 minutuko bi zatiko partidak 11:30-tan hasi ziren, Bera Bera taldearen aurkako derbiarekin hasiz gure neskak. Bera Berak defentsa onaren ondorioz, lehenengo entseguak lortu zituen. Hala ere, Ordizia eta Avia Eibar B-ko jokalariak bizkor berkolokatzen ziren zelaian, bi entsegu markatzea lortuz. Azkenik partidua Donostiarrek irabazi zuten.
Bera Berako neskak garaipenaren zapore onarekin, Majadahonda-ren kontra jokatu zuten. Partida oso interesgarria izan zen, bi taldeen defentsa eta erasoa gogorrak izan ziren, baina azkenean markagailua 5-10 zela amaitu zen partida, garaipena Madrildarrentzat izanik.
Hirugarren eta azken partida Avia Eibar B-Ordizia-ren eta Majadahonda-ren artean jokatutakoa izan zen. Lehen zatian gure neskak markagailuan aurrea hartu zuten entsegu bati esker. Motibatuta, jokatzen jarraitu zuten, baina Majadahondakoek bi entsegu gehiago lortu zituzten lehengo zati bukaeran. Markagailua Majaraondakoen alde zela hasi ziren bigarren zatia. Gure neskak beste entsegu bat lortu zuten, baina Madrildarrek beste entsegu bat egitea lortu zuten, gaipena eskuratuz.
Hiru taldeen arteko giroa dibertigarria eta adeitsua izan zen, keinu onak etengabekoak ziren eta Majaondakoak musikarekin hirugarren denbora animatu zuten, guztientzako esker oneko hitz batzuk ere girotu zuten hirugarren denbora. Kamiseta eta bufanda batzuk ekarri zituzten Majaraondakoek euskal kapitainendako eta Bera Berako entrenatzailearentzako esker oneko txapa bat.
Larunbat perfektu bat izan zen Ordizira hurbildu ziren zaleendako, baina gehienbat hiru taldeetako neskentzako. Zorionez lesionaturik ez zen egon.