Kategoria: Senior Mutilak A

Jokalari internazionalak, Eibarrekin jokatua izan duenak, aurrealdea sendotzen lagunduko du denboraldi osoan zehar.

 

Egungo Covid egoera eta Frantziako txapelketaren ziurgabetasuna ikusita, Agustin “Kutxu” Ortizek Hendaia uztea erabaki du, bere esperientzia talde urdin-gorrira ekartzeko. 186 zm eta 118 kg-ko jokalaria oso garrantzitsua izango da ligako gainerako partidetarako. Agustinek jada parte hartu du La Unicaren aurkako garaipenean.

Bere itzulera aprobetxatu dugu galdera batzuk egiteko.

 

-Nola ikusten duzu taldea denboraldi honetan?

 

Oso ondo ikusten dut, gazte asko batzen ari dira taldera eta atzerriko talentua ere gure alde daukagu. 

 

-Zer sentsazio uzten dizu Eibarrera itzultzeak?

 

 Klub batera itzultzeak sentsazio oso onak dakarzkit, etxean bezala aurkitzen baitnaiz lagun askorekin, eta gainera, garaipen handi batekin debutatu dut. Ilusioz eta gogotsu nator.

 

-Jokalari esperientziadun moduan, taldeko gazteenak nola ikusten dituzu?

 

Taldeko gazteak gogotsu ikusten ditut, eta ikasteko eta hobetzeko gogoz dihardute; haien artean lagun talde handia dira, eta behar denean maila ona ematen dakite.

 

-Zer lortu nahiko zenuke geratzen den denboraldirako?

 

Torneoko 6 onenen artean sailkatu nahi nuke eta ahalik eta ondoen bukatu. Uste dut talde ona dugula eta pena litzateke horra ez iristea.

 

Azken albisteak