Kategoria: Senior Mutilak B, Senior Mutilak B Kronikak

Abenduaren 1ean,larunbata,Euskal ligako lehenengo itzuliko azken partidua jokatu zen. Partido honetan Gasteizko Gaztedi Rugby taldea izan zuen aurkari Avia Eibar Rugby Taldeak.

Etxeko taldeak jokalari nahikoa zuen behingoz aurkariari aurre egiteko. Horrela izan zen, baina ez zen lan erraza izan, Gaztedi taldeak esperientzia handiko jokalari beterano asko ekarri baitzuen.

Neurketa nahiko berdinduta hasi6zen, eta arabarrek zigor kolpe bati esker lortu zuten markagailua zabaltzea. Dena den eibartarrek markagailuari buelta ematea lortu zuten partidari aurrea hartuz. Gaztediko entrenatzaileak aldaketak egiten hasi zen, bere taldeari freskotasuna ematen eta honela lortu zuten markagailuan aurrea hartzen berriz ere.
Azken emaitza 8-22koa izan arren, etxeko taldea pozik agertu zen erakutsitako kemenarekin. Bide honi jarraituz, garaipenak eskuratzeko aukera asko izango dituzte.

Hurrengo partidua bigarren taldearentzat abenduaren 15ean izango da Uribealdea taldearen kontra.

Azken albisteak