Eibartarrek AVK Bera Bera-ren aurka jokatu dute eta San Andresetako jai giroarekin jarraitu nahi izan dute, norgehiagoka irabaziz Unben.
Partidua Unben eguerdiko 12:00tan hasi da eta etxeko taldeak gogor ekin dio, beraien jokoa eginez eta horrela norgehiagokako lehenengo puntuak lortu ditu Juan Martin Bernabeuren entsegu bati esker. Baina alaitasunak ez du asko iraun, donostiako taldeak minutu gutxira entsegua lortu baitu. Baina Avia Eibar Rugby Taldeak bere lana egiten jarraitu du, aurrelari eta 3/4en artean joku dinamiko bat eginez, eta horri esker, taldearen bigarren entsegua lortu du Augusto Vilchesek. Baina berriz ere donostiarrek berehala berdindu dute partidua. Horrela joan da lehenengo zatia, talde batek puntuak lortu eta besteak berdinketa lortu du, horrela, lehenengo zatia 24-24ko berdinketarekin amaitu da.
Bigarren zatia berdintsu hasi da, eibartarrek baloiaren jabetza mantenduz eta norgehiagokan agintzen, eta donostiarrak etxeko taldearen hutsak aprobetxatuz puntuak lortu dituzte. Bigarren zatian bi taldeak paretsu ibili dira eta errugbi ikusgarri bat ikusi da bi taldeen artean, non azkenengo minutuan donostiarrek partidua irabazteko aukera izan dute eta kanpoko taldeko jaurtitzaileak ez du hutsik egin. Azkenean markagailuan Avia Eibar Rugby Taldea 34-35AVK Bera Bera
Azken albisteak