Kategoria: Bestelako berriak

Eibar Rugby Taldea badaramatza jada aste batzuk Seven-a gertatzen. Datorren astean Erreginaren Kopa hasiko da, goreneko maila kategoria nazionalean.

2019an igoera lortu ondoren, oraindik ezin izan dira bertan estreinatu. Horregatik, euren jokoa hobetzen dabiltza burubelarri, ahalik eta ondoren prestatuta heltzeko bertara.

Aurtengo Erreginaren Kopa bi asteburutan jokatuko da. Lehenengoa Ekainaren 19 eta 20an a Coruñan eta hurrengua Ekainaren 26 eta 27an Sant Cugaten.

Topaketa honetarako Eibar Rugby taldeak jokari batzuen falta izango du: Uri Barrutieta, Amaia Erbina, Anne Fernandez de Corres eta Barbara Pla. Hala ere, beste inkorporazio batzuekin kontatu ahal izango du: Joana Murray eta Maddi.

EGUTEGIA: LARUNBATEAN

11:50 Majadahonda ? EIBAR RUGBY
14:12 San Cugat ? EIBAR RUGBY
16:56 Turia ? EIBAR RUGBY

Partidak zuzenean transmitituko dira guztiok gurekin disfrutau dezazuten!

Eibartarrak desiratzen daude datorren asteburua heltzeko ahal duten guztia disfrutatu ahal izateko!

Klubetik Eibarko Udala eta babesle guztiak eskertu nahi ditugu eskaini ditugun laguntza guztiagatik. Eskerrik asko guztioi!!

Azken albisteak