Kategoria: Senior Mutilak A, Senior Mutilak A Kronikak

Partidua gogotsu hasi zuten Ibarbururen mutilek, eta bere ala lortu zuten lehenengo entsegua ondo landutako maul baten bitartez. Baina A Coruñako taldeak ez zizkion gauzak hain errez jarriko bisitariei eta bost minutu beranduago berdinketa iritsi zen. Hasierako minutu biziak pasa ondoren, talde bakoitzaren jokoa ikusteko aukera izan genuen. Etxeko taldeak hiru laurden bizia zuen eta azkar jokatzen zuten baloia hegaleraino edo ostiko luzez, Eibartarrak meleetan eta mauletan egin ziren indartsu ordea. Gauzak honela, Avia Eibar Rugby Taldeak beste entsegu bat lortu zuen eta C.R.A.T.-ek bi atsedenaren aurretik, beraz, 19-14 markagailuan lehenengo zatiko amaieran.

Malabe baloiarekin. Egilea: Víctor Echave

Bigarren zatia oso antzekoa izan zen, bakoitzak bere kartak jokatu zituen erasoan eta defentsan gogor haritu ziren bi taldeek. Kasu honetan Eibartarrak izan ziren pare bat entsegu egin zituztenak eta etxeko taldeak bakarra, partidua pil-pilean zegoen, puntu bateko aldearekin azkenengo zazpi minutuetan tentsioa nabari zen zelaian eta jokalariek akats eta zigor kolpe ugari egin zituzten.

Norgehiagoka amaitzear zegoela epaileak zigor kolpea adierazi zuen Avia Eibar Rugby Taldearen alde, 29-28 zen momentuko emaitza, entsegu marratik berrogei bat metrora zeuden eta makiletara jaurtitzea erabaki zuten. Momentu batez zelai osoa mutu geratu zen, jaurtiketa prestatzen zen bitartean harmailetako jendea izoztuta zirudien, ez mugimendurik ezta zaratarik. Joko biziko laurogei minutu ondoren, garaipena edo porrota ostiko batean erabakiko zen. Jaurtiketa burututa, baloia airean, makiletatik gertu baino ez zen erditik pasa, garaipena A Coruñako taldearentzat izan zen. Hala eta guztiz ere, Avia Eibar Rugby Taldeak bi puntu eskuratu zituen eta azkenaldiko joko landua ageri zuen berriro ere, orain astebeteko atsedenaldia dute, kolpeak sendatzeko eta hurrengo erronkari indar berrituta ekiteko.

 

Jolastu zuten, C.R.A.T.-en eskutik: Negreira, Miranda, Filomeno, Saungweme, Guillamet, Rodriguez, Vasco, Carrizo, Barrionuevo, Avaca, Dovale, Rivas, Sabadin, Riestra, Perez, Sobrino, Negreira, Prado, Gonzalez eta Fernandez.

Avia Eibarren eskutik: Moya, Gallego, Ortiz, Zamakola, Zabaloy, Kaling, Jimenez, Mikel Julen, Müller, Arrizabalaga, Malabe, Diez, Bergara, Garcia, Vilches, Arrillaga eta Albizu.

Azken albisteak