Kategoria: Senior Neskak, Senior Neskak Kronikak

Eibar rugby taldeak azkenengo minutu arte borrokatu zuen Corteva Cocosen aurka. Hauek denboraldiko azkenengo txanpara lehenengo postuan iritsi dira, hasieratik inposatu baiziren. Partidako lehenengo zatian, etxekoek erraz inposatu zuten beraien jokoa eta jokoa sendotuz, 21 punto lortu zituzten. Bigarren zatian, berriz, eibartarrak berpiztu eta konfiantzarekin, markagailuari buelta emateko helburuarekin irten ziren. Jokaldiak pilatuz, lehenengo 20 minutuak eibarkoenak izan ziren, entsegua lortu zuten arte. Honek konfiantza berreskuratzea ekarri zuen, baina tamalez, denbora gainera etorri zitzaien eta ez zituzten beharrezko puntuak lortu. Azkenean markagailua 26-12 geratu zen Cocosen alde.

 

Denboraldi ikaragarri honek agerian utzi du jokalari naiz entrenatzaileen lana, aurreko larunbatean Iberdrola ligako finalerdia jokatu zuten armagiñek. Maila gorenean daramatzan 3 urte hauetan, Eibarko taldeak finalerdia jokatzen duen bigarren aldia izango da hau. (20/21 eta 22/23). Armagiñek ezinezkoa zirudiena lortu dute beste behin ere, hasiearan talde gaztea izan arren, garapen egokia ikusi da denboraldiaren zehar. Staff-aren ekarpena ere azpimarratzekoa izan da eta parte hartzen dutenen %100a emakumezkoak dira (prestatzaile fisikoa, entrenatzailea eta fisioterapeuta). Azkenengo jardunaldietan eibartarrek indarra eta konfiantza erakutsi dute, defentsa adoretsuaz eta eraso lehiakorraz.

 

Beste behin ere, ERTk erakutsi du 80 minutuak amaieraraino jolasten direla, dena emanda.

Ez dugu garaipena lortu, baina denboraldiko itxiera bikaina izan zen, zorionak Cocos eta arrakasta asko opa dizuegu finalean!

 

Eskerrak eman nahi dizkiegu gure babesleei: One Tenneco,grupo Jon Ander, Kultu, Infosec, Cartonajes EIBAR, Eibarko Udala, Azkonizaga, Talleres Caños, Taes, Gaurve, Guridi, Excavaciones Bergaretxe, Fisioterapia Zentrua Ane Mendia. Kirolgi fundazioari, zaletasunari, familiei, klubeko zuzendariei, entrenatzaileei eta urte handi honetan gurekin izan diren bazkideei.

 

2023KO OHOREZKO A MAILAREN FINALERDIAREN JOKALARI-ZERRENDA

  1. Edurne* 
  2. Doha* 
  3. Eider Txiki* (5)
  4. Lorea
  5. Águeda (3)
  6. Nerea 
  7. Pau
  8. Aleu*
  9. Yamila
  10. Steffi
  11. Adara 
  12. Oraçao
  13. Lide 
  14. Serena
  15. Amaiur©?

 

  1. Idoia*
  2. Ihintz* 
  3. Jone 
  4. Iraide
  5. Iana
  6. Naroa
Azken albisteak