Gaur gure klubeko txikienek errugbi jardunaldi politaz gozatu ahal izan dute Mutrikun. Euriak goizean zehar errespetatu ditu eta horrek giroa zelai barruan nahiz kanpoan oraindik hobea izan zedila eragin du. Zarautz-Mutriku, Ordizia, Bera-Bera eta Eibar-ek hartu dute parte, haien artean partida oso hunkigarriak jokatu ahal izan dituzte eta Mutrikuraino mugitu den publikoa izugarri gozatzea eragin dute, jardunaldiko protagonistak izan dira. Eibarko bi taldeak, bai azpi-10 bai azpi-12, asko hobetzen ari dira eta partida onak jokatzen, batera gozatzen dute errugbira jolasten eta horrek ondo pasatzeak emaitzak baino gehiago axola diezaiela eragiten du. Goiz eder hau bukatzeko, gure jokalariek hirugarren denbora zoragarriaz gozatu dute zelaian izan dituzten arerioekin batera, lehiaketa zelaian utziz eta janariaz elkar gozatzen.
Azken albisteak