Kategoria: Akademia ERT
Larunbatean, hilak 9, 16 eta 18 azpikoak Mungiara gerturatu ziren Uribealdearen aurka neurtzeko.
Txikiek 10.30tan ekin zioten norgehiagokari eta 18 azpikoek, berriz, 11:45tan.
16 azpikoen artean maila tekniko eta fisiko handia nabari zen, hala ere, orain arte jokatu duten partidu guztietatik finena izan zen. Hilabete guzti hauetan landutakoa erakutsi zuten.
Nagusien neurketa desberdina izan zen zeharo. Lehenengo minutuetan Eibarkoek lehenengo entsegua egin zuten. Etxekoek aurre egin eta eraso bikaina eginez, aurrea hartu zieten. Eibarkoek pare bat entsegu gehiago lortu zituzten baina porrotarekin etorri ziren etxera. Aipatzekoa da 14 15en aurka aritu zirela partida osoan.
Zorionak talde bieri! Lan bikaina egin zenuten! Jarraitu lanean!
Azken albisteak