Kategoria: Senior Neskak

Maiatzaren 6tik ekainaren 11ra, Sevens Erregin Kopa jokatuko da, modalitate olinpikoko emakumezkoen txapelketa nazionala. Errugbiarekin lotutako ekitaldirik garrantzitsuenetariko bat da.

Espainian Sevens jokatzen duten emakumezko errugbi-talderik onenak arituko dira txapelketa honetan, eta bertatik GPS 7s 2023ko Erregin Kopako txapelduna aterako da.

Espainiako Errugbi Federazioaren Batzorde Betearazleak, 2023ko martxoaren 6an egindako bileran, hautagai-zerrendak baloratu ondoren, zehaztu du, Eibar RT izango dela kopa horretako 2. jardunaldiko egoitza.

Oso pozik gaude txapelketa berriro etxean edukitzeaz, eta denon zain gaude!

Azken albisteak