Emakumezkoen Eibarrek etxean galdu du Sant Cugaten aurka (22-29)
Eibarrek partida garrantzitsua jokatu behar zuen igande honetan, urriak 23, Sant Cugaten aurka Unben 13: 00etan. Bi taldeak denboraldiko lehen garaipenaren bila zebiltzan.Bi asteko entrenamendu eta prestaketen ondoren, eibartarrak euren buruaz seguru sartzen ziren berdegunean partida gogor batean, non haizea eguneko protagonista izan den.
Jokoa hasita, San Cugatek markagailua estreinatu zuen Eibarren 22. minutuan eraso gogor baten ondoren. Eibartarrek garaiz erantzutea lortu zuten, eta bi entsegu egitea lortu zuten.
Bigarren zatian, San Cugatek, defentsako akatsak aprobetxatuz, Eibarren entsegu lerroraino iristea lortu zuen.Eibarrek, amore eman beharrean, Sant Cugat markagailuan harrapatzeko zorian egon da, azken jokaldian entseguak egitera iritsiz. Partida 22-29koarekin bukatu zen, bisitarien alde.
Haize-bolada gogorrek ez diote lagundu bi taldeetako bati ere, obaloaren erabilera zailtzen baitzuen. Eibartarrek hurrengo larunbatean jokatuko dute Valladoliden El Salvadorren aurka.
HurreangoanBAI!